N 002 - Jauna, Jaun ona

Prière pour les vocations
 
1 - Jesus Jaunari zerbaiten galdatzeko
eman zitzaion gazte bat belauniko.
 
Jauna, Jaun ona,
norat joan eta zer egin,
goiko bizian sar nadin ?
Jauna, Jaun ona,
norat joan eta zer egin,
beti nabilan zurekin.
 
2 - Gazte gaztetik naiz beti zuzen ari,
jartzen nitzaio Jaunaren nahiari.
 
3 - Jesus maiteki begira dagokio,
pizten baitzaio harentzat amodio.
 
4 - Zoazi eta sal ditutzun gauzak oro,
hori eginik enekin etor gero.
 
5 - Ilun iluna joan zen gazte hura,
ez utz gu Jauna zu ganik urruntzera.