A 32 - Egünko besta handi

En ce jour de fête, chantons le Christ
 
Egünko besta handi eta eder huntan,
Oi zer bozkarioa gure bihotzetan  !
Dügun orok batian kanta lorietan
Jesus dela laudatü menderen mendetan.
 
Dela benedikatü zelü gorenian,
Maithatü, adoratü ostia saintian !
Hari gure bihotzak bizian, hilian,
Harenak izateko eternitatian.
 
Zuri ere, Maria, gure uhuriak !
Zuri amodiua, zouri esker hunak !
Gomendatzen deitzügü bai gure büriak,
Bai gure etxekuak et’adixkidiak.