B 8 - Jaun Zerukoa

Présentons au Seigneur nos supplications
 
1 - Jaun Zerukoa, otoitzez gaude konfidentzia betean :
Amodioa pitzarazazu gure sort herri maitean,
Zure lekuko agertuz beti, bizi gaitezen bakean,
Batek bertzea errespetatuz, batasun sendo batean.
 
2 - Eta ogia sortarazazu gosea dagon lekuan,
Gure gidari daudenak aldiz lagundu beren karguan,
Izan dezaten bihotz bat eta argi bizi bat buruan,
Egia eta zuzentasuna heda ditezen munduan.
 
3 - Egizu, otoi, libertatea nehork ez dezan kondena,
Eta ez ahantz hobenik gabe estekan eman dutena,
Zuhauren edo herriagatik pairatzen ari duena,
Mundu guzian errespetatu dezan gizonak gizona.
 
4 - Bada hoinbertze sofrikario eta hoinbertze behartsu,
Zure eskua izan dadila denen alderat indartsu ;
Mundu huntako behar orduen berri ongi baitakizu,
Komeni bada, solegi diten, Jainkoa, zerbait egizu !