C 23 - Ostia da

C'est le Seigneur, nourriture de nos âmes !
 
Ostia da, Jainkoa da
Arimen hazkurria da,
Jesus ona.
 
1 - Sakramendurik handiena,
Jesusek berak dionez,
Jainko bat berekin duena,
Gurekin bizi beharrez.
 
2 - Jesusek hil-aintzin egina
Aldarean da berritzen,
Apezak hitzak erran-eta
Ogia Gorputz itzultzen.
 
3 - Dugun bada izan lehia
Ogi hortarik jateko,
Jainko biziak eskainia
Gaitz ororen sendatzeko.
 
4 - Ogi saindu horren indarrez
Garbi dagola gogoa :
Ikusiren dut egun batez
Gorderik daukan Jainkoa.