C 01 - Oi mirakuilu guziz

Ô merveille ! Sous les apparences du pain, voici le Seigneur !
 
Oi mirakuilu guziz espantagarria
Ogiaren iduriz Jesus estalia.
Hura dut adoratzen aldare gainean,
Hura bera dut jaten komunionean.
 
1 - Ene begiek Jesus ez dute ikusten,
Gorputzeko sentsuek ez dute senditzen,
Bainan duda gabe dut han dela sinesten,
Fedeak argiturik han dut ezagutzen.
 
2 - Jesusek egin zuen azken afaria
Janaritzat emanik bere haragia.
Haragi saindu hura jaten dut nik ere,
Hura janik uste dut bizi betiere.
 
3 - Gurutzefikaturik guretzat hil dena,
Lorioski pizturik zerurat igana,
Hura da Sakramendu huntan ezarria,
Hura bera lurrean gure janaria.
 
4 - Biziaren arbola guziz aipatua,
Baratze dohatsuan Jaunak landatua,
Aurkitzen da neretzat kominionea.
Nik han dut edireiten ene bizitzea.
 
5 - Izraelek jan zuen desertuan mana,
Gustu gozo guziak barnean zauzkana...
Jesusen gorputza da nere janaria,
Desertu huntan ene kontsolagarria.
 
6 - Jainkoaren mendirat igan zen Eliaz,
Sainduki bortizturik jan zuen ogiaz...
Jaten dut aldareko ogi sakratua,
Hartaz nik ardietsi uste dut zerua.
 
7 - Urerat du lehia orkatz nekatuak,
Ihiztariez eta beroz penatuak...
Hala dut desiratzen zeruko ogia.
Jauna, sosega zazu ene gutizia.
 
8 - Xoriek badituzte beren ohantzeak,
Urzo tortoilek ere nun eman umeak...
Nik zure aldaretan dut ihes-lekua,
Nik han dut edireiten ene sosegua.