C 18 - Ogi guretzat emana

C'est toi, Seigneur, le Pain rompu livré pour nous
 
Ogi, guretzat emana, Jesus, baitzira zu,
Zure gorputz ospetsuan denak bil gaitzazu.
 
1 - Hil-bezperan, ogia har eta erran zuen :
“Huna, ene gorputza da, denentzat emaiten.”
 
2 - Hil-bezperan, arnoa har eta erran zuen :
“Huna, ene odola da, denentzat ixurtzen.”
 
3 - “Urririk dut nik emaiten, zatozte ni gana,
Behartsuek janen dute,” Jaunaren errana.
 
4 - “Ogi bizi naiz ni, dio, nitan sinets azu,
Etorriko naizelarik, piztuko zira zu.”
 
5 - “Zuen salbatzaile jin naiz, ez jujatzailea,
Aita ganik heldu naizen bizi emailea.”
 
6 - Ogi bera zatikatuz, eta fede bera,
Gorputz bera dugun egin : Jaunaren biltzarra.
 
7 - Huna Jaunaren egunak : has gaiten aldatzen,
Huna Jaunaren egunak : has bihotz berritzen.
 
8 - Aldarerat hurbiltzean, beha lagunari,
Barkaturik, bakean da egiten bazkari.
 
9 - Jesusekin sofriturik, eta hilik ere,
Haren baitan gira bizi, harekin errege.
 
10 - Jaunak nere bihotzari dio : “Joan zaite,
Bozkario, libertate, bake hedatzaile.”
 
11 - “Huna hauk egun berriak, hau bizien lurra,
Onhar, ene hautetsiak, Jaunaren agurra."