C 07 - Laudorio ohore 2

Louange au Seigneur ! Unis à toi, que nous vivions de Toi
 
Laudorio, ohore Jesus maiteari !
Laudorio, ohore orai eta beti.
 
1 - Jauna, zu jatean,
Zutan gu bat izan :
Zorionik maitena.
Ai zer poza dudan,
Elgar maitatzean,
Gozatzera zu,  Jauna.
 
2 - Maite zaitut maite :
Nahi nuke bete
Dena zutaz mundua.
Nitan bizi zaite,
Nihaur izan arte
Dena zutaratua.
 
3 - Goazen elgarrekin
Bihotz barnez berdin,
Denen jainkoratzeko.
Dugun indar egin
Kristo izan dadin
Diren guzien Jainko.