C 05 - Laudorio ohore 1

Louange au Seigneur ! Il s'est abaissé, Dieu l'a exalté !
 
Laudorio, ohore Jesus maiteari !
Laudorio, ohore orai eta beti.
 
1 - Jainko zela Jesus,
Etzagon urguluz
Lerro gorena hartuz.
Horra mutil ezdeus,
Orotaz gabetuz,
Gizoner parekatuz.
 
2 - Bere nahitara
Jautsi da gutara,
Gure gatik hila da.
Hiltzetan ondarra
Kurutzeko hura
Gaixtaginen gisara.
 
3 -  Apal egin zena
Da berriz gorena
Ezarria izana.
Jainkoak emana
Baitio izena
Orotako lehena.
 
4 - Jesusen goresle
Belaunika beite
Zeru, lur ala lurpe.
Gora deit bezate
Jaun ta Salbatzaile,
Jainko Aitari ospe !