G 02 - Barka Jauna

Prends pitié de nous, Seigneur
 
Barka, Jauna, bai dolu dugu
Zu hanbat ofentsaturik.
Otoi, urrikal zakizkigu
Ostia (Kurutze) saindu hortarik.
 
 
1 - Aitortzen dugu zaitugula
Ainitz eta ainitz laidostatu,
Zure ongiak ditugula
Mila mila bekatuz pagatu.
 
2 - Salbatzaile guziz saindua,
Zure kontra gare gu altxatu :
Hastio duzu bekatua
Eta guk bekatua maitatu.
 
3 - Zu hain on, hain maitagarria,
oi zenbat zaitugu ofentsatu.
Dolu dugu, Jesus eztia,
Nahi gare zinez konbertitu.
 
4 - Kurutzean hil izan zare
Oinazetan, o Jesus, gu maitez ;
Zu maitatzen ariko gare
Gu ere beti, Jauna, ordainez.