G 14 - Zu Jesus

Avec toi, Seigneur, plus de crainte !
 
1 - Zu, Jesus, fededunen indar, gu baitan gaur bizi zaite :
Gaitz ilunberi gaiten oldar, Zu denen Jaun egin arte.
Zu ganat dugun lagunt elgar, pitz argi eta sineste.
 
Ez gaiten, Jauna, deusek izi :
Zu, denen Jaun, gutan bizi.
2 - Joan zinen, Jesus mendiraino, han itxuraz aldatzeko.
Bet betan huna goiko lana : Zu zarela zinez Jainko.
Zu aintzindari gabiltzano, gauari nausi gitzaizko.
 
3 - Ur biziaren iturria, Zu baitzare, Jesus Jauna :
Zuk ezti gutan egarria, sor dakigun maitasuna.
Hez gutan mundu galgarria, Zu ganat gaiten aintzina.
 
4 - Zu gabe, Jesus, nork zer ikus, nork dakike nundik ibil ?
Oi ! Itsu zena zoin zen urus : ez zitaken pozez ixil.
Gu ere, otoi ! Argi Jesus, ez gaiten itsuturik hil.
 
5 - Gu garen hori norat doa,
Lur huntako gauan barna ?
Zu zare bizi betikoa, hil ondoan dirauena.
Gu baitan, otoi ! Pitz, Jainkoa,
Zu zauden argi zabala.