G 15 - Ken bihotzetik

Changez vos coeurs : le Seigneur vient !
 
Ken bihotzetik itzal eta bekatu,
Gaur nahi baitu Jaunak zuen ganatu.
 
1 - Hain gaitu maite, Aitak eman baitu
Bere Seme Jesus, nahiz denak salbatu.
 
2 - Ez da galduko Jesusi dagona :
Argiratuko da xuxen doan gizona.
 
3 - Ez egon otoi ! argiari gogor ;
Lotuz ilunberi ezin salbatu nehor.
 
4 - Ez dira heldu argirat gaixtoak :
Egiten dutena on ez baitu Jainkoak .
 
5 - Utz bihotzean Jesu Kristo sartzen :
Argi beteraino harekin hel gaitezen.