G 24 - Aberatsak

Malheureux êtes-vous, vous les riches...
 
Bai dohatsu, dohatsu, Jaunari dagon behartsua.
Bai dohatsu, dohatsu : harena da Erreinua.
 
1 - Aberatsak, aberatsak, heldu dira egun hitsak,
Horra kutxak, horra moltsak zilatuak eta hutsak. (bis)
 
2 - Dauzkatzuen ontasunak harrek dira barnez janak.
Dirdir egun errauts bihar... Aberatsak, egin nigar ! (bis)
 
3 - Bertzen lanez hanpatu-ta joan zarezte bestaz besta.
Bainan tanpez urtuko da zuek bildu diru meta. (bis)
 
4 - Langileak ez du izan hartze zuen lan saria ;
Bainan denak zuzen ditzan, huna Kristo ! Bozkaria ! (bis)
 
5 - Oraindanik indar egin, gutan ariz, Kristo Jauna ;
 Argi-semek elgarrekin dugun heda maitasuna. (bis)