H 12 - Ortzirale sainduz

Toi qui as versé ton sang pour nous, prends pitié
 
A ! neri ere, Jesus, oren lazgarri hartan,
Gurutze gainetik behatu zinautan.
Orai ere bainago mende galgarri huntan,
Oi beha zadazu zeru gorenetan.
 
1 - Ortzirale sainduz, arratsalde erditan,
Hiltzen ari zinen hiru orenetan.
Behatzen zinuen menderen ta mendetan
Gizon guzieri, guzieri betan.
 
2 - Urrikalmenduzko behatze bat emazu
Eta zure haurra garbia dukezu.
Nik merezi gabe barkatzen darotazu,
Bainan zure soaz seguratzen nauzu.
 
3 - Zure so horrekin, zure odol saindutik
Xorta bat dadila eror gurutzetik !
Odol horrek garbi nezala bekatutik,
Nezala geriza ifernuko sutik !