Print

H 08 - Gurutzearen bidea 1

Le chemin de croix
 
1 - Gurutzearen bidea
Dugun egin, kristau maiteak.
Salbamenduko bidea
Ideki dauku Gurutzeak
 
Gurutzea, beraz beti
Dezagun lauda goraki,
Gurutzea beraz beti
Dezagun lauda goraki.
 
2 - Laudorio Gurutzeak
Duela beti gure ganik,
Guretzat Jainko Semeak
Hartan azken hatsa emanik.
 
3 - Aldare haren gainean
Ofreitu da gure biktima
Bai, Jesusen odolean
Han garbitu gure arima.
 
4 - Gurutze Salbagarria,
Nere esperantza da zutan :
Zutaz bainaiz erosia
Izan zerukotz mundu huntan.
 
5 - Oi Jesusen bihotz kartsu
Guretzat dena idekia.
Gurutzean guziz dugu
Ikusten, oi, zure gaindia.