I 03 - Kristo Jauna piztu da !

Christ est ressuscité !
 
1) “A”, “C” urtetan
 
Kristo Jauna piztu da,
Gu ere pitz gaitzan.
Bihotz barnez gaur alda :
Hor da Kristo Mezan.
 
1 - Norbeit zagon hor beha argi-urratzean,
Harek : “Bota sarea” baitzioten erran,
Ausarkian zituzten arrainak atxeman...
Kristo Jauna zuten hor itsas-bazterrean.
 
2 - “Jauna da bai, Jauna da ! “ aditzearekin,
Itsas-urerat zuen Petrik jauzi egin :
Lehen bai lehen berritz egon ahal zadin
Hiletarik piztu den Kristo Jaunarekin.
 
3 - Su bat Jaunak piztua bazen leihorrean,
Arrainak ezartzeko suaren gainean.
Hurbildu zen erranez : “Zatozte eta jan. “
Hartu zuen ogia eta berak eman.
 
2) “B” urtean
 
Kristo Jauna piztu da,
Gu ere pitz gaitzan.
Bihotz barnez gaur alda :
Hor da Kristo Mezan.
 
1 - “Zertaz mintzo zinezten bidean hoin ilun” ?
- “Jesus hila dutela nork ez du nork entzun ?
Kurutzean hil dela orai hiru egun.
Alta ! zer esperantza hartan izan dugun”...
 
2 - “Zuen ilunduratik fedeaz iratzar :
Profetek aipatuak gogoan berritz har.
Ez ote zuen Kristok hori jasan behar,
Garraituz eta piztuz ospean zadin sar.”
 
3 - - “Zaude, Jauna, gurekin, iluntzen ari du.
Orai dugu zurekin ogi jan ordu.
Behar gaitutzu, Jauna barnetik lagundu :
Ogia janik dugun bidean kar saindu.”