K 18 - Mendekosteko haize betean

Dans le souffle de Pentecôte
 
Medekosteko haize betean  sortua dugun Eliza
Izpirituak gaurko mendean bere hatsaz berri beza.
 
1 - Zerutik jin zen haizea, harrotu baitzen herria
Bakotxari bihotzean piztuz bere su berria
Kristaua mundu guzirat su horrek du ekarria.
 
2 - Oi, zerutik jin haizea, guk maiz dugu haize latza
Ainitz beren kurutzea ezin jasanez doatza
Zu zare, Izpiritua, etsituen esperantza.
 
3 - Zu zeru haize gozoa, eta gu daldarak hotzez
Gosea dagon anaia, xoilki dugu maite ... hitzez
Zutan zinez maitatzen Jesus Jaunaren bihotzez.