K 11 - Jainkoaren Hats bizirat

Ouvrez vos coeurs au souffle de l'Esprit
 
1 - Jainkoaren Hats bizirat zabal zuen bihotza,
Zuen baitan dadin Kristo bizi eta gaur mintza.
Har zazue Jainkoaren Hatsa eta Gogoa,
Zuetarik egin dezan Jainko Aitak Eliza.
 
Har dezagun Jainkoaren Hatsa eta Gogoa,
Guhau baino barnagoa baita gutan Jainkoa.
 
2 - Mendekostez piztu surat eskain zuen gorputza,
Eta zuen sinesteak aldekoak pitz bitza.
Har zazue, Jainkoaren Hatsa eta Gogoa,
Burua xut ekar gora Jauna bera den Hitza.
 
3 - Izpiritu Sainduari eman zuen bizia,
Lurrekoen zaurietan baita sartu nahia.
Har zazue Jainkoaren Hatsa eta Gogoa;
Kristok denen oinazez du bere gorputz guzia.
 
4 - Zuen baitan den Hartarat itzul zuen begiak,
Guzietan izaiteko Harek erabiliak.
Har zazue Jainkoaren Hatsa eta Gogoa;
Aita ganat bil ditzala denak zuen argiak.