K 21 - Izpiritu Saindua

Esprit Saint, conduis-nous !
 
Saindua zaren Izpiritua,
Argi guzien argia
Gaur izan bedi zuk gidatua
Gure mundu galgarria.
 
1 - Jaungoiko Aitak gu salbatzeko emana dauku Semea
Egin zadien gizon hautatuz ama emazte xumea.
Zure bitartez dago birjina ama bekatu gabea,
Eta halaber gure arimen salbamenduko bidea.
 
2 - Trinitateko misterioan zu hirugarren presuna
Aita Semearekin batean Jainko bat egin duzuna.
Zu Egiaren argia eta hitz onaren oiharzuna
Bataioaren hari sainduaz zuri josi gaituzuna.
 
3 - Apostoluak triste zaudela Jesus gabe ilunbetan,
Zure argiak argitu ditu eta indartu betbetan,
Mintzarazirik ordu artean ez zazkiten mintzairetan,
Zabal zezaten Jaunaren Hitza lurraren lau hegaletan.
 
4 - Bihotz xumeak zuk lagundurik dira jakintsun ta saindu
Makur zoazin gizon azkarrak umildu eta zuzendu
Zure indarraz Eliza duzu gidatu eta apaindu,
Lagun gaitzazu gure fedea azkarki dezagun zaindu.
 
5 - Zure suaren beharretan den gaurko mundu hotz itsuak
Artzain fededun eskasez dauzka ainitz eliza hustuak
Bero ditzala gazten bihotzak zure indarraren suak