K 07 - Igandetan elizan

Église, demeure du Seigneur, où se rassemble de peuple de Dieu
 
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
Eliza da Eliza Jaunaren egoitza.
Eliza da Eliza herriko bihotza …
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
 
1 - Jainkoaren etxea zare zu, eliza !
Hor dago gure maitez Jesusen Gorputza.
Hor guretzat otoizka herriko apeza
Aldarean emanez egun oroz Meza.
 
2 - Eliza-sartzean den bataio-harria...
Ttipi-ttipian naute horrat ekarria.
Hor zait ariman sartu zeruko grazia,
Egin dezadan beti Jaunaren Nahia.
 
 
3 - Geroztik, frango aldiz egin dut bekatu,
Eliza-xokoan naiz urrikitan sartu :
Jainkoaren ordainak oro entzun ditu,
Eta, bihotza arin, naiz berritz altxatu.
 
4 - Elizan ikasi dut Jaunaren Egia,
Kantuez hor sumatu zeruko loria.
Hor dut ere maiz hartu Jesus-hazkurria,
Denen bateratzeko lurrerat jautsia.
 
5 - Fededunen etxea zare zu, eliza :
Hor osoki bat baita guzien bihotza.
Hor igandez-igande gostuz bagabiltza,
Nolaz ez nozbeit goza Zeruko Eliza ?
 
6 - Mundu guzi guziko jende salbatuak
Bilduko direnean, zer esker-kantuak !
Oi Zeruko Eliza ! Oi murru sainduak !
Mendez-mende, arimez Jaunak moldatuak !