K 10 - Harria Kristo

L'Église est fondée sur la pierre d'angle qu'est le Christ
 
Harri gainean, badago xutik Eliza.
Harria Kristo !
 
1 - Harri gainean, badago xutik Eliza :
Harria Kristo !
Itsas-uhainak hari oldarka dabiltza,
Nundik nolaz jo, eta noiz ito.
 
2 - Xuri-xuria, ezkon-berria bezala :
Huna Eliza !
Huna zeruko gure Jainkoak duela
Hartan egoitza, hartan bihotza.
 
3 - Zerurat dauden otoitz-egilen kantua
Goiz-arrats doa :
Jaunari dio, eskainiz hari mundua
Elizak duen amodioa.
 
4 - Herriak eta bihotz guziak, Elizan,
Denak bat dire :
Zu, Kristo Jauna, bihotz guzien jaun izan :
Bat izan diten munduan ere.