K 06 - Agur Eliza

Agur Eliza, Jaunaren Egoitza,
Haren Gorputza, Haren Erresuma !
Agur, Eliza, munduko bihotza.
Guzien Ama !
 
1 - Kurutzeraino baitzaitu maitatu,
Jaunak munduan Ama egin zaitu,
Dena grazia, dena izpiritu, Agur Eliza !
 
2 - Zuk Jauna duzu guzien lokarri,
Fededunak bat dauzkan izkin-harri.
Denen aterbe, denen Mundu Berri, Agur Eliza !
 
3 - Jainkoa gizon egin da lur huntan :
Zu ere zare bizi gizonetan,
Saindu-arazle menderen mendetan, Agur Eliza !
 
4 - Zainetan duzu Jaunaren Bizia,
Eta mintzoan Jaunaren Egia.
Argi zazu ba mundu hau guzia, Agur Eliza !
 
5 - Eskaintzen duzu lurrekoen lana
Gain hartarako ontzen duzu dena,
Zabal dadila Jaunaren Eguna, Agur Eliza !
 
6 - Lurreko gauzak hobirat doatzi,
Guk nahi dugu Jauna baitan bizi.
Behar gaitutzu bai Zuk pitz-arazi : Agur Eliza !
 
7 - Itsas gaineko arimen Harroka,
Zurekin goazen gaitzeri gaindika,
Gaiten guziak zu baitan besarka : Agur Eliza !