O 04 - Onhar zeruko Ama

Ô Marie, veille sur ces époux : Fortifie leur amour !
 
1 - Onhar, zeruko Ama, egungo ezkontza.
Otoi, egun, bat egin esposen bihotza.
Jainkoak betiere bat begira bitza.
Bizi on batez diten elgarrekin goza.
 
2 - Emozu zoriona heien etxeari.
Senarra izan bedi San Josep iduri.
Pitz aldiz bihotzean andre esposari
Denen zeruztatzaile zure goxo hori.
 
3 - Lagun-zkitzu nekeen eta oren beltzen,
Bihotz eta gogoz bat, arinki gainditzen:
Lagun beti sainduki elgarren maitatzen,
Jaunaren bihotzean barna sar ditezen.
 
4 - Ohantze berri huni beha zozu egun,
Izan dezan nasaiki haur eta ontasun.
Ait-ama, haurrak beude Eskualdun fededun,
Egun batez zeruan har ahal ditzatzun.