O 10 - Jin da espos berrien eguna

Jour de mariage
 
Jin da espos berrien esguna
Har dezaten betiko laguna
Bien baiak, bien maitasuna
Onhar, Jauna.
 
1 - Gaur baitute hautatu Eliza
Betikoa emaiteko hitza,
Zutan finka dezaten bizitza
Jauna mintza.
 
2 - Bat batean, bien bihotzean
Su berri bat pindartu zenean
Piztua zen Jaunaren labean
Haren deian.
 
3 - Lur hau da hotz, maitasun beharrez
Ez da hemen zoriona errex
Zu oroitu, Jesus, gure maitez
Gutaz denez..
 
4  -Bi gazte hauk duten su beroa
Ez da su bat bihar hoztekoa
Zuk iraupen emozu, Jainkoa,
Betikoa.