O 01 - Jesus Jauna bezenbat

Jésus Christ et l'Église, modèle d'union pour les jeunes foyers
 
1 - Jesus Jaunak bezenbat nork dezake maita ?
Eliza sainduaren maitez hila baita.
Harentzat du ahotik azken hatsa bota
Eta bihotz barnetik azken odol-xorta.
 
Bi gazte hauk betiko bat egin ditela,
Salbatzailea eta Eliza bezala.
 
2 - Gure lur lohi huntan Jauna zoalarik,
Etzuen bihotzean Elizaz bertzerik.
Pairuak oro ditu jasan amultsurik,
Kurutzea besarka harentzat harturik.
 
3 - Jesus eta Eliza bat dire osoki,
Mendetan barna dire elgarrekin joaki.
Jesus Elizan baizik ez daiteke aurki,
Jesus kolpatu gabe nork Eliza unki ?
 
4 - Lur huntako guziak zerura ditezen,
Elgar dute maitatzen, saindutzen, laguntzen.
Bien amodiotik zenbat haur den sortzen.
Bai eta zenbat saindu zeruetan sartzen !
 
5 - Elizaren eskutik Jesusen odola
Gazte hauien barnerat egun jauts dadila ;
Elgar oso-osoki maita dezatela,
Salbatzaileak eta Elizak bezala