R 21 - Zure begiak Jesus

Donne-moi tes yeux, Seigneur Jésus...
 
Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.
 
1 - Begien biziak  nola egiten ditu ilunak
Begien biziak gezurretik jalitzen egia,
Begien biziak nola agertzen du maitasuna,
Begien bizia, zu, Jauna.
 
2 - Begien argia, xoratuz dabil, mundu ederraz,
Begien argia hauts-petikan jalitzen pindarrak,
Begien argia, guk ikusten Ebanjelioa
Begien argia, zu, Jauna.
 
3 - Begien bideak zabaltzen ditu gure urratsak
Begien bideak, muga ororen hauts-errautsleak,
Begien bideak, zeru ate idekitzailea
Begien bidea, zu, Jauna.