R 24 - Munduko Haurrak

Enfants, chantons la Vie !
 
Elgarrekin haur guziak,
Has kantari biziari
Elgarrekin haur guziak,
Agur zuri mundu berri !
 
1 - Kolore guzietako haurrak munduan bagira
Xuri, hori edo beltzak, denak berdinak ez gira
Bainan ikusiko duzu urbildik jarriz begira
Segeretu beren jabe gure begien dirdira.
 
2 - Jende haundia lasterka, zeren ondotik dabila
Zergatik kanporat joan, zutan duzunaren bila
Jende haundia ez pentsa, zure baitan dela hila
Zorion iturria den haurren aberri ixila.
 
3 - Mundu huntako bizia ez da denentzat berdina
Sortu orduko ainitzek sendi gosearen mina
Oihuz gaude gaur zueri noiz izanen da egina
Edozoin haurren amentsa izan dadien urdina.
 
4 - Gure Aita eta Ama nahi dauzuegu erran
Nahi ginukela zuer musu bero bat gaur eman
Zorionaren haizeak har gaitzala ta ereman
Maitasuna betiko den Jainkoaren erresuman.