R 37 - Jauna, zuk emaguzu

Seigneur, donne-nous ta lumière !
 
Jauna, zuk emaguzu zeruko argia
Bero gure bihotza, ideki begia.
 
1. Zuk eginak iduzki, zeru ta izarrak,
Arrain xori, abere, lore ta belarrak,
Gizonaren bizian, on eta beharrak,
Zure dohain hoientzat, gu denen eskerrak.
 
2. Egin duzu gizona zure idurira,
Izpiritu ta bihotz gorputzaz gainera,
Gizonaren bizia da zure ardura,
Amodio bidetik hel dadin zerura.
 
3. Mendez mende zuk duzu argitu gizona,
Gose, gerla, desterru, pairatzen zagona,
Batetara bildurik bakarka zoana
Amodioz hitzeman zure berri ona.
 
4. Jesusekin bete ta zuk egin agintza
Zuzenean ekarri dauku zure hitza
Amodio bidean gidatu bihotza
Ilunbeak argitu, sortu esperantza.
 
5. Orai gure bizian leial Argiari
Behar dugu jarraiki zure mezulari
Begi eta laguntza eman ahulari
Fedearen lekuko bertzen zerbitzari.