R 41 - Haur Prodigoa edo Seme galdua

Parabole du fils prodigue
 
Nere semea hila zen eta
Huna nun den berriz bizi !
Galdua zena aurikitua da,
Hasi besta, egin jauzi !
 
1 - Aitari galdeginik etxeko partea
Libertitzerat joan zen mutiko gaztea.
Dena jan zueneko, sartu gosetea,
Gogoratu zitzaion aitaren etxea.
 
2 - Gosean hil urrana, zion bere baitan
Huna nere aitari zer erranen diotan :
« Semearen itzala galdua dut zutan,
Har ni sehi bezala zure etxe hortan «.
 
3 - Ikusi zuenean aitak urrunetik,
Biderat joan zitzaion lasterka airosik
Eta bere semea, lepotik harturik,
Musuz estali zuen, bihotza hurturik.
 
4 - Orduan zuen eman sehier ordena :
« Jauntz-ozue soineko daiken ederrena,
Ezarri erraztuna, oinetako fina,
Ekar hunat eta hil aratxe gizena.»