R 03 - Amari bihotz

Mère, garde-moi comme fleur épanouie
 
Amari bihotz, amari lore !
Otoi, Ama, gu begira.
Bihotzak atxik loreen pare
Zabalik zeru aldera.
 
1 - Elorri beltzen artetik ere
Zerurat dago lorea.
Ez gaiten nehoiz debruak bere
Har gure bihotz barnea.
 
2 - Arrunt berdinik ez da bi lore
Bakotxa paregabea.
Agian denak eginen gire
Jaunak amestu lorea.
 
3 - Hil eta ere bilduko gire
Agian denak zeruan
Han Jesusekin han betiere
Oi Ama, zure ondoan.