S 26 - Jaun onaren eskuetan

Entre les mains du Seigneur
 
1 - Jaun onaren eskuetan, horra haur maiteak,
Haren aita besoetan fidantziaz beteak.
Goxatu ditu askotan bihotzen goibel, nekeak ;
Esker onez dagozila zahar ala gazteak.
 
2 - Batzu ziren biluziak, hotzak etorri orduko,
Besteak berex utziak etsai xoila lekuko.
Halere beti argiak iluna du garraituko,
Jaunak eman dituenak, ez ditu ixilduko.
 
3 - Zertan dabilan gizona bere aitaren lurrean,
Doi batez hemen dagona, deia ukan artean ?
Beharrik hor zaitut, Jauna, izanen betierean,
Hartu behar gaitutzuna, aingeruen gortean.
 
4 - Bizi hau da pasaia bat, ez gaitezke hemen etzan,
Herri hontarik besterat, sail batek gerabiltzan.
Bidez bide, petik gora, horra hor nola goatzan
Eskuz esku elgarrekin, Jaunaren esperantzan.
 
5 - Hil direnak hurbiltzean zuk zaindu ate hortala,
Otoi idek, idek, Jauna, zuhauk zabal zabala.
Ardiets-aguzu arren, hitzeman duzun bezala,
Artzain onak bere ganat, guziak bil gaitzala !