S 15 - Adixkide hau

Notre ami est passé à la vie !
 
1 - Adixkide hau iragan zaiku
Bizi berrirat hemendik :
Azkengo hatsa eman du eta
Ereman duzu gu ganik.
Sinesten dugu,
Segur gira gu
Zurekin dela bizirik. (2)
 
2 - Zuk errana da Bizia eta
Denen Piztea zirela.
Fededun oro, hil eta ere,
Bizi-arazten duzula.
Zurea zena
Lagun hau, Jauna,
Betikotz hil ez dadila. (2)
 
3 - Hil eta piztu zirela, Jauna,
Bakean gaude sinetsiz.
Gaur mixterio bizigarri hau
Goraipatzen dugu berriz.
Lagun hau beti
Argitu bedi
Zure bazkoaren argiz. (2)