T 17 - Zu bihotzean

Avec toi, Seigneur, fais que nous soyons un !
 
Zu bihotzean eta Zu lagun,
Denek bat egin dezagun.
 
1 - Mundurik ez zen, argirik ez zen, eta zuk maite gintuzun,
Lurreko minen artetik, Jauna, denek bat egin dezagun.
 
2 - Bakotxa bakotx izanik ere, denek bat egin dezagun ;
Ez berdingoa, gaindituz goazen elgarren ganat zu lagun.
 
3 - Jesusi beha erran du Jaunak : “ Hau dut nik Seme maitea ”.
Maitasun beraz, behako beraz, deneri, Jauna, gaur beha.
 
4 - Fededun jendek dezaten goza guzien gatik bakea,
Ezagutaraz elgarri beha, Jesusen begitartea.
 
5 - Emana denik ez baita nihor emana zaren bezala,
Bat zare, Jauna, batean hiru : nork adi hori, nork zila ?
 
6 - Kristori esker elgarri gaiten emanak, eman ahala ;
Lurrean diren herriak oro Kristok bat egin ditzala.