T 09 - Kristo, Jainko gizona

Christ, Dieu fait homme, Souverain Prêtre
 
Kristo, Jainko gizona
Apezen apeza.
Apez berrian bizi,
Ager eta mintza.
 
1 - Haren bitartez, Kristo, heda Berri Ona :
Aitaren erreinua dadien aintzina,
Haren urratsez ager zure Bihotz Ona :
Egin dezan zu baitan denen batasuna.
 
2 - Otoitz deiak Aitari hel-araz ditzola,
Zure Gorputzarekin eskainiz Odola :
Izan dezaten denek behar den ahala,
Gauez gau bermatzeko Argiaren bila.
 
3 - Haren eskuaz eman erorier esku,
egun hainbertze baita galtzeko irrisku.
Ifernuko indarra jazartzen bazaiku,
Lehertuek dutela hartan ihes-leku.
 
4 - Haren suaz guziak maitatzerat susta,
Mundu-bazter askotan herra nausi baita.
Harek zabaldu karrez, mugak hautsi-eta
Jende guziek elgar dezatela maita.
 
5 - Bekatu lokarriak denetan ken bitza
Eta gerla bideak etxetarik haiza :
Oraidanik dezagun elgarrekin goza
Zure ganik heldu den bakearen poza.
 
6 - Apezekin batean Eliza gare gu ;
Hartze dute gu ganik apezek sustengu.
Elizak jasaitean ekaitz ala negu,
Kristo, guk beldurrik ez : gurekin zaitugu.