T 20 - Hogoi mende gaur

Au soir du 20° siècle, que nos coeurs se réjouissent de l'avènement du Christ !
 
Hogoi mende gaur, maitasun iturri, zaiku Jesus etorri :
Bihotz guziak diten herriz herri pitz eta berri.
1 - Jesus iguzki, goazen kartsuki argiaren bila :
Harek baitaki nun aurki, amestu bezala, goi argi zabala.
Jesus bai lankide bai iguzki, denak bat, goazen kartsuki.
 
2 - Gaur ilunberi nausi etorri Jaungoiko Haur hori
Agur dezagun kantari. Goikoak iduri, gaiten jos elgarri.
Huna Eguberri, bizi berri : gaiten jos, denak elgarri.
 
3 - Mende berriko mundu berria zaiku etorria.
Gure oraiko bizia zeruko hazia horrat gaur abia.
Huna goiko mundu pizgarria : dena kar, harat lehia.
 
4 - Bi milagarren urtea baita, bihotzez bat kanta.
Herra bideak utz-eta, mugak gaindi eta, dugun elgar maita
Denek Jainko Jauna dugu aita : nundik ez, guk elgar maita ?