T 16 - Euskal semea

Christ a aimé chacun de nous jusqu'à mourir
 
1 - Euskal semea Kristok hiltzeraino zaitu
Bertze jendeak oro bezenbat maitatu,
Noiz behar ote dute guziek onartu
Euskaldun izaitea ez dela bekatu.
 
2 - Zuhaur ezin izanez ez otoi etsitu
Ez eta egin herraz tu egileari tu
Gorrotoak bihotza barnez hiltzen baitu
Laidoen gatik ere indartsu agertu.
 
3 - Jende guzien Aita bai eta gurea,
Euskal semean ikus Kristoren eitea,
Gaur ez dezon herrak hil barnetik barnea
Emozu goiko indar, goiko sinestea.
 
4 - Jaunaren eguneko goizeko izarra
Noiz gutan ote zauku argitu beharra ?
Harekin baitukegu Kristoren indarra,
Fedeaz igortzeko bihotzetik herra.
 
5 - Gizonetan izarrak, zer fede dirdira !
Ai, horrek sustatuak guziak balira !
Euskal semeak oro, zerurat begira,
Minez min hel ditela betiko Herrira.