T 05 - Kristo, apeza

Christ, Prêtre du Père, appelle à ton service
 
Kristo, Aitaren manuz etorri  apeza
Lagun onak hautatuz zuk molda Eliza.
 
1 - Gure herriek bat eginen baitute
Jaunaren herri bakarra ;
Girixtinoek bide hortan daukate
Kristoren argi beharra.
 
2 - Bere haurrekin egin duen ondoan
Betikotz Jaunak batasun,
Apezen eskuz ezarri du munduan
Jainkozko ainitz ontasun.
 
3 - Girixtinoen familia behar da
Izpirituaz zurea.
Apostoluek zuten bezain suharra
Baginu berdin fedea.
 
4 - Gure semeak eta ere alabak
Munduak behar baditu ;
Dezala maita Jesus gazten bihotzak
Ta berdin hari segitu.
 
5 - Apez, serora edo familiatu
Bakotxak du bere deia,
Bidea Jaunak zoin emana baitauku
Lehen da haren nahia.
 
6 - Sortu orduko, Jauna, eman daukuzu
Maitasunaren beroa :
Gu denen etxe bakotxa zuk egizu
Fedelur paregabea.
 
7 - Berri haundia, mezu paregabea,
Oraino askok ez jakin.
Piztua dugu Kristo Salbatzailea :
Gaitezen bizi harekin.