V 02 - Lurdeko lorea

Notre-Dame de Lourdes, nous sommes à vous !
 
Lurdeko Lorea, Ama paregabea,
Betikotz da zurea, Eskualdun jendea.
 
1 - Oro dira hemen zuri beha jartzen,
Arimak goratzen, eriak sendatzen.
 
2 - Oi zu erregina handi puxantena,
Beha gure ama, ametan maitena.
 
3 - Haur bat duzu hartu, hari zu agertu.
Horrat oro deitu, Lurra zeruztatu.
 
4 - Zer da argi hori harpean ageri ?
Irriz Ama ari bere haurñoari !
 
5 - Oi zure distira ! Haurraren begira.
Heldu den dirdira ! Izarrak nun dira ?
 
6 - Nun da iguzkia ? Zu zira, Maria,
Zu, garbi garbia, notarik gabia !
 
5 - Nundik jina zinen du gero jakinen.
   Nola zinen deitzen, zuhaurk salaturen.