G = Garizuma – Carême / Conversion G 24 - Aberatsak Malheureux êtes-vous, vous les riches... Bai dohatsu, dohatsu, Jaunari dagon behartsua. Bai dohatsu, dohatsu : harena da Erreinua. 1 - Aberatsak, aberatsak, heldu dira egun hitsak, Horra kutxak, horra moltsak zilatuak eta hutsak. (bis) 2 - Dauzkatzuen ontasunak harrek dira barnez janak. Dirdir egun errauts bihar... Aberatsak, egin nigar ! (bis) 3 - Bertzen lanez hanpatu-ta joan zarezte bestaz besta. Bainan tanpez urtuko da zuek bildu diru meta. (bis) 4 - Langileak ez du izan hartze zuen lan saria ; Bainan denak zuzen ditzan, huna Kristo ! Bozkaria ! (bis) 5 - Oraindanik indar egin, gutan ariz, Kristo Jauna ; Argi-semek elgarrekin dugun heda maitasuna. (bis) G 13-1 - Aintza, Jesus, Zuri ! Gloire à toi, Seigneur : ta Parole est lumière ! A URTEA Aintza, Jesus, Zuri ! Zure Hitza gure argi ! Haustez : « Bihotz berri zaitezte » dio Jaunak ; « Hurbildua da zeruetako erreinua. » Igandea 1 : Ez da ogiz bakarrik bizi gizona : Bainan Jainkoaren ahotik jalitzen den hitz oroz. Igandea 2 : Hau da nere Semea, Seme maitea : Huntan dut nere gozoa : denek entzun-azue. Igandea 3 : Jauna, emadazu ur hori : Eta egin bedi ni baitan zerurako iturri. Igandea 4 : Ni naiz denen bidea, denen argia : Ez da jarraikitzen zaitana ilunbetan ibiltzen. Igandea 5 : Ni naiz piztea eta Ni bizia ; Ez da hil beharko sekulan nitan fede duena. Erramuz : Kristo kurutzeraino zaiku apaldu ; Horra zertako den emana denak baino gorago. Ortzegun sainduz : Huna emaiten dutan manu berria : Denek elgar maita zazue, nik maitatu bezala. G 01 -Barka Jainkoa Pitié, Seigneur... Barka Jainkoa, urrikal zaite. Orroit zoin gaitutzun maite. 1 - Orroit, Jesu Kristo, lurreko anaiez, Zerurat beha bagaude nigarrez : Urrikal Jauna, dohakaben otoitzez. 2 - Aitaren Eskuina, zorion bidea, Denen burua, zeruko atea, Zehorrek garbi gure esker gabea. 3 - Otoizten zaitugu, zeruko Jainkoa, Entzun auhenen deiadar beroa ! Bihotzez barka zuri egin laidoa ! 4 - Beha gure dolu eta urrikiak, Zuri aitortuz guk egin gaizkiak : Salbatzailea, ahantz-kitzu guziak ! 5 - Itsuski saldurik, gaixtagin iduri, Josi zaituzte Gurutze beltzari... Zure odolaz barka, otoi, deneri. G 16-1 -Bihotz berritzeko Changeons nos coeurs, revenons vers le Seigneur ! Bihotz berritzeko eguna etorria da. Huna garizuma : guziak biziz alda. 1 - Itzul Jauna ganat, sinets berri ona, Entzun nola dagon deika guri Jauna. 2 - Bere idurirat zaitu zu egina ; Zu hoin itsuturik haren bihotz mina. 3 - Zure maitez Jauna zaitzu gizon egin, Zure adiskide izan ahal zadin. 4 - Orai berri zaite, entzun haren deia : Eman Jainkoari bihotzeko baia. G 31 - Gure ganat Viens en nous, Seigneur, réchauffer notre coeur Gure ganat otoi, zato, Jauna, Gure bihotz iluna, Berotzerat, sustatzerat berriz Maitasunaren argiz. 1 - Badakigu nola xumeekin usu bazinabiltzan Emaguzu, umil ibil gaiten, gure urrats guzietan. 2 - Badakigu maite zinuela haur ttipien irria Emaguzu heien idurirat fidantziaren grazia. 3 - Badakigu nola pobre zinen zure bizi guzia Emaguzu, behardunen alde bihotz zabal idekia. 4 - Badakigu bihotzez garbiak nola dohatsu diren Emaguzu garbi eta zuzen, zu bezala izan gaiten. 5 - Badakigu, agertu duzula berri on ta ederra Emaguzu haren arabera, erabiltzeko indarra. G 11 - Ilunbe ginen (Ef 5, 8 - 14) Nous étions ténèbres, nous voici devenus fils de lumière Ilunbe ginen ilunbetan, Orai argi, Jauna, zu baitan. 1 - Argiaren seme izan, biziko urrats guzietan. Argiaren seme izan, gutan Kristok dirdira dezan. 2 - Argiaren fruitu ekar : on ager, zuzen eta suhar. Argiaren fruitu ekar : bekatutik bozik iratzar. 3 - Ez egon lo, denak jeiki : Jainkoa nun den, nor den aurki. Ez egon lo, denak jeiki : zoin den ona, ai baginaki ! 4 - Jaunak baitu argitua, bidean deika zen itsua, Jaunak baitu argitua, argi beza gaurko mundua. G 03 - Itzul hadi Reviens, pécheur, à ton Dieu : il t'appelle 1 - Itzul hadi, itzul, bekatorea : Jainko Jaunak deitzen hau arraiki. Estima zak hitaz duen galdea, Eta emok bihotza osoki. (bis) 2 - Betiere hire huts guzietan Egin daiat pietatez oihu, Ene gana deitu haut hanbatetan, Bainan hago gogor eta mutu. (bis) 3 - Zer da, errak, nik egin ez dutanik Hi gaizkitik gibel-arazteko ? Hanbat argi izan duk ene ganik. Hauk guziak hi zeruratzeko. (bis) 4 - Zeren gatik bada nauk ofentsatzen ? Naski guziz ona naizelakotz ? Hain gogorki zergatik nauk laidotzen ? Ez nauk maite, maite hautalakotz. (bis) 5 - Bizitze hau ez duk amets bat baizik : Hil behar haiz eta noiz ez dakik. Ez daroat nik agindu gerorik, Ez asterik ez eta orenik. (bis) 6 - Izanen haiz egun batez zeruan Edo dukek betiko zortea Tormentetan, su-pean, ifernuan. Eta ez duk gogoan hiltzea. (bis) G 10 - Jainko Semea Fils de Dieu Transfiguré, conduis-nous au Père Jainko Semea, guri mintza : Zuri beha dugu bihotza. 1 - Otoitz mendiko gainean hiruen pozaren betea, Han Jesusi mirestean argiz dirdir begitartea. 2 - Ilunbetarik gorago otoitzak joanaraz gaitzala : Guri dirdir dagokigun Jainkoaren goiko itzala. 3 - Nahigabeen artetik, Jesus hor suma dezagula : Sinestean ibiltzeko dugun beti bihotz ahala. 4 - Kurutzeraino zurekin jasanik bizian kartsuki, Piztu-eta joan gaitzazu Aita ganat dena iguzki. G 15 - Ken bihotzetik Changez vos coeurs : le Seigneur vient ! Ken bihotzetik itzal eta bekatu, Gaur nahi baitu Jaunak zuen ganatu. 1 - Hain gaitu maite, Aitak eman baitu Bere Seme Jesus, nahiz denak salbatu. 2 - Ez da galduko Jesusi dagona : Argiratuko da xuxen doan gizona. 3 - Ez egon otoi ! argiari gogor ; Lotuz ilunberi ezin salbatu nehor. 4 - Ez dira heldu argirat gaixtoak : Egiten dutena on ez baitu Jainkoak . 5 - Utz bihotzean Jesu Kristo sartzen : Argi beteraino harekin hel gaitezen. G 05 - Oi Jauna, zure graziak Seigneur, j'ai méprisé tes bienfaits 1 - Oi Jauna, zure graziak ez zaizkit baliatu, Zure fagore guziak Baititut arbuiatu. Niri ongi egitetik Ez etzare baratu, Ordainez ene partetik Nola zaitut maitatu ? 2 - Laguntza berezienez Orai inguratua, Egia entzun tudanez Guzia hunkitua, Osoki naiz ahalgetzen Bizitze iraganez, Ene bihotza da zaurtzen Urrikirik minenaz. 3 - Bekatutik naiz urruntzen Zuri jarraikitzeko, Ongia dut besarkatzen Jauna, zu ganatzeko. Oi, zure ganik ez nago Sekulan urrundurik ; Akabo da, gehiago Batere bekaturik. G 07 - Uko bekatuari Seigneur, je veux me convertir 1 - Uko bekatuari, Utz haren bidea, Jarraik bertuteari : Hartan da bakea. Oraidanik Bihotzetik Nahi naiz kanbiatu ; Saindutzerat, Salbatzerat, Nahi naiz lehiatu Nahi naiz lehiatu. 2 - Jainkoa behar duzu Maitatu osoki, Hura adora zazu Otoitzez kartsuki. 3 - Jaunaren iduriko Egina denari, Ekar zuk amodio Nola zeroneri. G 06 - Zabal, otoi, Jauna Ouvre mes yeux, Seigneur ! 1 - Zabal, otoi, Jauna, nere begiak, Ikus ditzaten zure bihotzaren miragarriak. 2 - Bide bazterrean banago itsu, Senda nezazu, zu, nere Jauna,zu ikus zaitzadan. 3 - Zabal, otoi, Jauna, nere eskuak, Zabalik dauden eta pitz ditzaten bihotz histuak. 4 - Gaitz guzien gatik noan zurekin Har ni eskutik, Gurutzerat ere joan ahal nadin. 5 - Zabal, otoi, Jauna, nere bihotza, Entzun dezadan behartsuen deian Kristoren boza. 6 - Ainitzentzat, Jauna, zu hila zaude. Egon nerekin, nehoiz gal ez nadin, pitz nitan fede. G 17 - Zu Jesu-Kristo Souviens-toi, Seigneur, de ton amour 1 - Zu, Jesu Kristo, gaur orroit zaite zoin gaitutzun maite. Ken bekatua ! Pitz goiko sua. 2 - Zuk gurutzean baituzu jasan hiltzerainokoan. Ken bekatua ! Pitz goiko sua. 3 - Zu jautsi zinen eskuak zabal gu ez gaitezen gal. Ken bekatua ! Pitz goiko sua. 4 - Guk zoin ditugun bihotz, eskuak maiz gutaz hartuak. Ken bekatua ! Pitz goiko sua. 5 - Zu, Kristo Jauna, zinen den-dena gu maitez emana. Ken bekatua ! Pitz goiko sua. 6 - Zuk baitaukuzu goiko bizia hilez eskainia. Ken bekatua ! Pitz goiko sua. G 14 - Zu Jesus Avec toi, Seigneur, plus de crainte ! 1 - Zu, Jesus, fededunen indar, gu baitan gaur bizi zaite : Gaitz ilunberi gaiten oldar, Zu denen Jaun egin arte. Zu ganat dugun lagunt elgar, pitz argi eta sineste. Ez gaiten, Jauna, deusek izi : Zu, denen Jaun, gutan bizi. 2 - Joan zinen, Jesus mendiraino, han itxuraz aldatzeko. Bet betan huna goiko lana : Zu zarela zinez Jainko. Zu aintzindari gabiltzano, gauari nausi gitzaizko. 3 - Ur biziaren iturria, Zu baitzare, Jesus Jauna : Zuk ezti gutan egarria, sor dakigun maitasuna. Hez gutan mundu galgarria, Zu ganat gaiten aintzina. 4 - Zu gabe, Jesus, nork zer ikus, nork dakike nundik ibil ? Oi ! Itsu zena zoin zen urus : ez zitaken pozez ixil. Gu ere, otoi ! Argi Jesus, ez gaiten itsuturik hil. 5 - Gu garen hori norat doa, Lur huntako gauan barna ? Zu zare bizi betikoa, hil ondoan dirauena. Gu baitan, otoi ! Pitz, Jainkoa, Zu zauden argi zabala. G 02 - Barka Jauna Prends pitié de nous, Seigneur Barka, Jauna, bai dolu dugu Zu hanbat ofentsaturik. Otoi, urrikal zakizkigu Ostia (Kurutze) saindu hortarik. 1 - Aitortzen dugu zaitugula Ainitz eta ainitz laidostatu, Zure ongiak ditugula Mila mila bekatuz pagatu. 2 - Salbatzaile guziz saindua, Zure kontra gare gu altxatu : Hastio duzu bekatua Eta guk bekatua maitatu. 3 - Zu hain on, hain maitagarria, oi zenbat zaitugu ofentsatu. Dolu dugu, Jesus eztia, Nahi gare zinez konbertitu. 4 - Kurutzean hil izan zare Oinazetan, o Jesus, gu maitez ; Zu maitatzen ariko gare Gu ere beti, Jauna, ordainez. G 10 - Jainko Semea Fils de Dieu Transfiguré, conduis-nous au Père Jainko Semea, guri mintza : Zuri beha dugu bihotza. 1 - Otoitz mendiko gainean hiruen pozaren betea, Han Jesusi mirestean argiz dirdir begitartea. 2 - Ilunbetarik gorago otoitzak joanaraz gaitzala : Guri dirdir dagokigun Jainkoaren goiko itzala. 3 - Nahigabeen artetik, Jesus hor suma dezagula : Sinestean ibiltzeko dugun beti bihotz ahala. 4 - Kurutzeraino zurekin jasanik bizian kartsuki, Piztu-eta joan gaitzazu Aita ganat dena iguzki.