O = Ezkontza - Mariage
-
O 01 - Jesus Jauna bezenbat
Jésus Christ et l'Église, modèle d'union pour les jeunes foyers1 - Jesus Jaunak bezenbat nork dezake maita ?Eliza sainduaren maitez hila baita.Harentzat du ahotik azken hatsa botaEta bihotz barnetik azken odol-xorta.Bi gazte hauk betiko bat egin ditela,Salbatzailea eta Eliza bezala.2 - Gure lur lohi huntan Jauna zoalarik,Etzuen bihotzean Elizaz bertzerik.Pairuak oro ditu jasan amultsurik,Kurutzea besarka harentzat harturik.3 - Jesus eta Eliza bat dire osoki,Mendetan barna dire elgarrekin joaki.Jesus Elizan baizik ez daiteke aurki,Jesus kolpatu gabe nork Eliza unki ?4 - Lur huntako guziak zerura ditezen,Elgar dute maitatzen, saindutzen, laguntzen.Bien amodiotik zenbat haur den sortzen.Bai eta zenbat saindu zeruetan sartzen !5 - Elizaren eskutik Jesusen odolaGazte hauien barnerat egun jauts dadila ;Elgar oso-osoki maita dezatela,Salbatzaileak eta Elizak bezala -
O 03 - Jauna baitan jos elgarri
(Ama Birjinari)Ô Marie, unis dans l'amour ces deux époux1 - Jauna baitan jos elgarri bihotz hauk, oi Maria,Amodio sainduaren betiko iturria !Beira-zkitzu amultsuki, beirale hain eztia !Bi gazte hauk, Ama, entzun : zorion emozute.Bi gazte hauk, Ama, entzun :Zorion emozute.Elgar maitez, elgar lagun,Zu-ganat igan beite.2 - Eman heien etxeari zurean zen goxoa,Hartan laster pitz dadila haur baten irriñoa.Egin beti azkarrago heien amodioa,Oraidanik elgarrekin duten goza Jainkoa.3 - Heien baitan, ez bedi sar sekulan bekatua,Hits ez dadin zuk finkatu batasun amultsua.Arratsetan, hel bekizu heien otoitz kartsua ;Haurren haurrez gozaturik, eman bier Zerua. -
O 04 - Onhar zeruko Ama
Ô Marie, veille sur ces époux : Fortifie leur amour !1 - Onhar, zeruko Ama, egungo ezkontza.Otoi, egun, bat egin esposen bihotza.Jainkoak betiere bat begira bitza.Bizi on batez diten elgarrekin goza.2 - Emozu zoriona heien etxeari.Senarra izan bedi San Josep iduri.Pitz aldiz bihotzean andre esposariDenen zeruztatzaile zure goxo hori.3 - Lagun-zkitzu nekeen eta oren beltzen,Bihotz eta gogoz bat, arinki gainditzen:Lagun beti sainduki elgarren maitatzen,Jaunaren bihotzean barna sar ditezen.4 - Ohantze berri huni beha zozu egun,Izan dezan nasaiki haur eta ontasun.Ait-ama, haurrak beude Eskualdun fededun,Egun batez zeruan har ahal ditzatzun. -
O 05 - Besta eder huntarat ( ezteiak )
Allons dans la joie vers le SeigneurBesta eder huntarat, goazen oro betanSar bedi bat bedera alegrantzietan !1 - Aldare aintzinean horra hor bi gazteBide berri eder bat egun dute haste.2 - Alegrantzia dute Jaunak ta herriak,Esperantzaz beteak holako berriak.3 - Izan zaite Jesus, zu beti horiekin,Lotu berri den su hau azkartuz joan dadin.4 - Baia Jaunak berak du egin sakramendu,Josi den lokarriak hura du zimendu.5 - Espos berri gazte hauk bat egin tu Jaunak,Onhar bitza ordainez denen esker onak.6 - Egungo maitasuna ez dadila alda :Amodioa zer da, betiko ez bada.7 - Maitatzeko behar da ainitz barkamendu :Jesusek amodioz bizia eman du.8 - Gorets, gazte maiteak, Jainkoaren aintza,Maitez bildu zauztena biziaz zerbitza.9 - Hau da egun ederra bi gazte hauientzatelgarri juntatzeko jinik zure ganat10 - Guzien Aita ona Zuk hauk benedikadezaten zure baitan eskontza hau finka -
O 06 - Espos berri haueri
Bénis, Seigneur, ces jeunes époux1 - Espos berri haueri beha, otoi, Jauna,eskaintzen baitautzute beren maitasuna.Zu, botere guziak baderauzkazuna,zure gain har ezazu hauen batasuna.2 - Egizu zoriontsu bizi ditezela,eman duten hitzean leialik daudela ;datorzkioten haurrak maita ditzatela,Zuk zure hok maitatzen gaituzun bezela.3 - Lagunzkitzu etsenplu onaren emaiten,haurren ongi altxatzen, naigaben jasaiten ;lagunt euskaldun eta fededun irauten,gure herri maitea ohora dezaten.4 - Ardura ikusten da munduan gizona,edo berdin andrea, kaiolatik joana.Errebel horietaz urrikal, Jauna ona,berriz kobra dezaten galdu zoriona.5 - Maiteen ganik berex presondegietan,edo alargundurik daudenak penetan,bisitazkitzu, Jauna, ezinbertze hortan,kontsolamendu kausi dezaten Zu baitan. -
O 07 - Entzun Jaun Zerukoa
Bénis, Seigneur, les jeunes épouxl - Bi gazte hok eskuak emanik elgarri,lotu dira Zu gana daman bideari :amodioa dute bideko janari,zure grazia izan bezate edariEntzun, Jaun Zerukoa, gu denen otoitza :bete zazu graziaz egungo ezkontza.2 - Bide hori bekite atsegingarria,arina izan dadin hauen uztarria ;laguntzat emozute xori kantaria,elgarren konpainian diten bozkaria.3 - Hau da ere, Jainkoa, eskatzen zaizuna :espos hauetan beira sendo maitasuna,elgarren errespetu ta leialtasuna,deusek ez dezan markits hauen batasuna4 - Gida hauen urratsak fedezko argian,deus ez dadila gerta zure gordabian ;zure ofentsatzerat badira abian,hor eman zaite beti bien agerian.5 - Egizu bi esposen helburu garbiaoroz gainetik izan dadin familia ;zerbitzatzerat ere ditzazu lehiaZuk hauentzat hautatu zinuen herria.6 - Hauen gainerat heldu bada zorigaitza,gutarat errexenik erortzen den gauza,egizu ez dezaten galdu konfiantza,bainan atxik fedea eta esperantza.7 - Nahigabetan diren ezkonduak orobisitazkitzu, Jauna, orai eta gero ;horien bihotzetan ez denean aro,zure maitasun suak dezaioten bero. -
O 10 - Jin da espos berrien eguna
Jour de mariageJin da espos berrien esgunaHar dezaten betiko lagunaBien baiak, bien maitasunaOnhar, Jauna.1 - Gaur baitute hautatu ElizaBetikoa emaiteko hitza,Zutan finka dezaten bizitzaJauna mintza.2 - Bat batean, bien bihotzeanSu berri bat pindartu zeneanPiztua zen Jaunaren labeanHaren deian.3 - Lur hau da hotz, maitasun beharrezEz da hemen zoriona errexZu oroitu, Jesus, gure maitezGutaz denez..4 -Bi gazte hauk duten su beroaEz da su bat bihar hoztekoaZuk iraupen emozu, Jainkoa,Betikoa.