Recherche

= Bertze kantu batzu – Autres chants

N 002 - Jauna, Jaun ona

Prière pour les vocations
 
1 - Jesus Jaunari zerbaiten galdatzeko
eman zitzaion gazte bat belauniko.
 
Jauna, Jaun ona,
norat joan eta zer egin,
goiko bizian sar nadin ?
Jauna, Jaun ona,
norat joan eta zer egin,
beti nabilan zurekin.
 
2 - Gazte gaztetik naiz beti zuzen ari,
jartzen nitzaio Jaunaren nahiari.
 
3 - Jesus maiteki begira dagokio,
pizten baitzaio harentzat amodio.
 
4 - Zoazi eta sal ditutzun gauzak oro,
hori eginik enekin etor gero.
 
5 - Ilun iluna joan zen gazte hura,
ez utz gu Jauna zu ganik urruntzera.
 

Z 026 - Bihotzean

Dieu, ma lumière
 
Bihotzean zaitut, Jauna :
Alleluia ! Alleluia !
Geiagoko zoriona
Nork nun izan ? Alleluia !  (bis)
 
1 - Jauna dut argi, Jauna geriza : ni nork izi ?
Jauna dut lagun : Nork behar nau ni dardarazi ?
 
2 - Etsai armadak etor ditela : ni ez beldur :
Pitz bedi gerla : Jaunaz osoki nago segur.
 
3 - Egun beltzetan gordeko bainau aterbean.
Gordeko eta xut ezarriko arkaitzean.
 
4 - Hargatik orai inguru dauden etsaieri
Burua gora nagokiote dena irri.
 
5 - Irrintzinaka eskaintza diot Jainkoari
Eskainiko nik, bai soinuz eta kantuz ari.

N 003 -Nasaia da uzta

La moisson est abondante...
 
Nasaia da uzta ;
Langileak zoin guti...
Aitaren deia entzun eta,
Elizari zaizkola
Bihotzdunak xuti.
 
1 - Altxa begiak : ikus ogiak ontzen ari.
Altxa bihotza : galda laguntza Jainkoari.
 
2 - Nork du zainduko artzain gabeko artaldea ?
Zenbat ardi den gosez egoiten, artzain beha...
 
3 - Ardi galduak ditu Jainkoak urrikari.
Nork du entzunen Kristo Jaunaren auhen hori ?
 

Z 156 - Bai gora Jaungoikoa

Louez Dieu !
 
Bai gora Jaungoikoa 
           Bai gora Jaungoikoa
Mendez mende badoa
           Haren amodioa
Bai, gu maitatu gaitu, gu Jainko-semetu.
 
Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia.
 
1 - Kanta, mundua, Jaunari :
zoin handizki den ari,
baita denetan ageri.
 
2 - Harek maiteki gabiltza,
hain du ona bihotza :
Jauna da gure geriza.
 
3 - Berak hitzeman bezala,
du gure zain hegala :
beti gurekin dabila.
 
4 - Gora zeruan den Aita :
bat bildurik jauz, kanta,
   bertze Jainkorik ez baita.
 

Salve Regina

Salut, Mère de miséricorde
 
Salve Regina, Mater misericordiae.
Vita, dulcedo et spes nostra, salve.
Ad te clamamus, exsules filii Evae.
Ad te suspiramus, gementes
et flentes in hac lacrymarum valle.
 
Eia ergo advocata nostra,
illos tuos misericordes oculos ad nos converte ;
Et Jesum, benedictum fructum ventris tui,
nobis post hoc exsilium ostende.
O clemens, o pia, o dulcis Virgo Maria.