" Je suis le Bon Berger "
1 - Artzain ona mortuz mortu dabila,
Galdua den ardiaren bila..
Goazen deika, Jesus Jauna bezala :
Artalderat denak doatzila.
Jesus, eman bihotz eta sineste :
Salbatzaile gutan bizi zaite.
Jesus, eman bihotz eta sineste :
Salbatzaile gutan bizi zaite.
2 - Zenbat gazte argi bila dabiltzan,
Ez jakinez nola nun zer izan...
Sar ditela gurekilan Elizan,
Jesu Kristok argiz bete ditzan.
3 - Bekatuak zoin maiz ari dituen
Batasunak, familiak hausten...
Denek berriz batetara gaitezen,
Dugun ezar Jesu Kristo lehen.
4 - Bazterretan zenbat herra den sortu :
Haurrideak etsai egin ditu :
Hastiatuz, ez elgarri egin tu ;
Elgar maitez, denek egin kantu.