Le Seigneur est parmi nous !
Zeru-gorenetarik
(Mirakuilu handia !)
Aitaren eskuinetik
Hemen da jautsia
Jesus, Jesus.
1- Ahuspez nagozu, nere Jainkoa,
Ogia iduri, hortxet baitzira.
Zure zurea dut bihotz osoa,
Gogoz ez baitauke Zuri begira.
2- Ez dezaket ikus ez eta hunki,
Halere hor dela sinesten dut nik :
Jaunaren hitzari nago osoki,
Ez baita hau bezein egia denik.
3- Gurutzean etzen Jainkoa ezaun,
Gaur Gizona ere gorderik duzu :
Biak hor baitaude zeru-lurren Jaun,
Lapur onarekin deika nagozu.
4- Zaurier diotet Tomas-en hitza :
«Nere Jauna eta nere Jainkoa !»
Emadazu, otoi ! fede bat gaitza,
Pitz dakitan zure amodioa.