Pain du ciel, mystère d'abaissement !
Ogi zerukoa,
gizonen ogia.
Hor da hor Jainkoa,
apalduz jautsia.
Hau misterioa :
Nausien Nausia
Gu ezdeusen janaria.
1 - Besta saindu huni
Gaiten bozik junta :
Denen sustagarri,
Elgarrekin kanta.
Gaiten bihotz berri,
Jauna jautsi baita
Dugun gorets eta maita.
2 - Ogi Kristotua,
Fede hazkurria,
Jainkora mundua
Piztuz goi-argia.
Haiza bekatua,
Denak bozkaria
Izan denen iguzkia.
3 - Ogi Kristotua,
Bihotzen indarra,
Zeruko zerua,
Zorion bakarra,
Bakera mundua,
Jendeak batera
Denak beude zuri beira.