Les premiers chrétiens n'étaient qu'un seul coeur
Elgarrekin bizirat igan araz gaitzan,
Kristo baitan denak bat gauden kantuz mezan.
Edo
Kristok nahi bezenbat, gaiten barnez berri,
Egin gaitzan berak bat, denen altxagarri.
1 - Bihotz eta gogoz bat lehen fededunak,
Ogiaren hausteko biltzen ziren denak.
Bere mahainerat gaur deitzen gaitu Jaunak,
Piztu gaitzan Ogiak eta Berri Onak.
2 - Kristoz mintzo zabiltzan indar handirekin,
Haren baitan gizonak nahiz anai egin.
Fede beraz beterik goazen orai berdin,
Jainko semen bakea zabalduz joan dadin.
3 - Ontasunak bakotxak elgarrenak zauzkan :
Heien artean ez zen nihor beharrean.
Gure bidez laguntza Kristok eman dezan,
Barneraino bedi sar gure bihotzetan.