Adora dezagun menderen mendetan
Jesus Jainko Jauna Sakramendu huntan.
1 - Jesus amodioz bihotza gaindian
Zein miragari zen azken afarian
Guretzat zelarik hiltzerat abian
Gerokotz ere zen gurekin nahian.
2 - Apostolueri erraiten diote :
«Ni gaur saldua naiz, bihar hilen naute.
Aitaren ganako denbora zait bete :
huna orai zenbat zaituztedan maite».
3 - Ogia harturik mintzo da Jainkoa
«Hau da ene Gorputz gurutzerakoa».
Gero kanbiatuz orobat arnoa :
«Hau da ene Odol ixuri gogoa.»
4 - Ene Gorputz hau da zuen janaria
Ene Odol hau da zuen edaria.
Hartan dut finkatzen Testament berria
Zuekin neraukan bihotz-lokarria.
5 - Sakrifizio ta Sakramendu Saindu
Jesusek egoitza gurekin hemen du.
Gu nahiz altxatu bera da apaldu,
Oro nahi gaitu bere-gana bildu.
6 - Ogi eta arno itxurez iduri,
Itxuretan Jesus itzaltzen da guri ;
Izatez hargatik ez arno ez ogi :
Jesus ber-bera da Sakramendu hori.
7 - Mixterio huni, o kristau maitea,
Gorputzeko begiz kakarrik ez beha :
Huntako begia da guziz fedea,
Bihotz garbiak du bixta hoi hobea.
8 - Jesusek gu baitan delarik egoiten,
Oi zenbat grazia deraukun emaiten.
Gu ere lorios hil-eta pitz gaiten
Bera da hazitzat gutarat eraiten.
9 - Adoratzen zaitut, o Jesus maitea,
Aldaretik zaude orai niri beha :
Ezagutzen nauzu ni bekatorea,
Urrikal zakizkit, o Salbatzailea !