Recherche

D = Komunionea - Communion

D 01 - Guretzat duzu, Jauna

Que ton sang versé pour nous fasse notre unité
 
Guretzat duzu, Jauna, eskaintzen odola,
Batetara gaitzala Zuk nahi bezala. (2)
 
1 - “ Bai elgar maita, Nik hiltzeraino
Zuek maitatu bezala.
Nik kurutzean, Nik aldarean
Ixuri dutan odola,
Bihotz barnetan, erresumetan,
Denak bat bilduz doala ! (2)
 
2 - “ Uzten dautzuet nere bakea,
emaiten nere bakea :
Bete dezala mahain sainduan
Guzien bihotz barnea,
Izan dadin bat, munduz mundu bat
Zerurako artaldea. (2)
 
3 - “ Bere bizia bere daukanak
Sekulakotz du galduko,
Bizi guziaz emana dena
Betiere da biziko :
Zuen buruer guziek doi bat
Bertzen maitez egin uko. (2)
 
4 - “ Ni mahats-ondo, zuek aihenak,
Denek bat dugu gorputza.
Nere graziak, nere biziak
Guziak barnez gabiltza.
Mundu guzia batetaratuz
Zabal dadila Eliza. (2)
 

D 09 - Zer zorion

Viens, Seigneur, Toi mon seul bonheur
 
Zato, zato, ene Jesus maitea
Zu zare, zu, ene ontasuna.
Oi zer dohain ezin prezatuzkoa :
Huna Jesus, ene zoriona,
Huna Jesus, huna Jesus.
 
1 - Zer zorion ! Oi hau da fagorea !
Horra, horra zeruko Jainkoa.
Jautsia da gure aldaretarat
Gure gatik sakrifikatzerat.
 
2 - Sinesten dut, ene Salbatzailea,
Zu zarela ostian emana.
Zeruetan Jainko zaren bezala
Majestatez guzia betea.
 
3 - Jesus ona, saindutasuna bera,
Nola izan ni zure egoitza ?
Nola beraz, bekatore trixtea,
Errezebi ene Jaun handia ?
 
4 - Zuri beha emaiten naiz ahuspez,
Urrikitan ene bekatuez ;
Aitortzen dut errebel bat naizela,
Orroit zaite Aita zaitudala.
 
5 - Hasi nahi naiz zuretzat bizitzen,
Betikotzat nitzautzu emaiten.
Erre zazu beraz ene arima
Amodioz zuretzat, Jaun ona
 

D 02 - Ogi zerutik etorriak

Que ce pain nous fasse Un
 
Ogi zerutik etorriak,
Egin gaitzala bat guziak.
 
1 - Jainko semea gutan baita,
Jainkoa dugu denek Aita.
Gerla bideak utzi eta,
Dugun bihotzez elgar maita.(2)
 
2 - Jesusen bihotz hain zabala,
Gure barnean sar dadila.
Huna Jesusek derraukula:
«Oi elgar maita Nik bezala».(2)
 
3 - Mahain sainduko janariak,
Noiz nahi gare gu haziak.
Jainkoa bera den Ogiak,
Egiten gaitu bat guziak.(2)
 
4 - Bihotz guziaz dugun barka
Eta etsaiak bai... besarka.
Amodioan gaiten finka
Eta zerurat hel osteka.(2

D 10 - Dugun aipa

Chantons le mystère de l'Eucharistie
 
1 - Dugun aipa Gorputz hunen misterio handia,
Eta Odol sainduaren indar salbagarria,
Lurrekoak salba diten, Jainkoak ixuria.
 
2 - Eman zaiku, sortu zaiku, Ama hartuz Maria.
Mundu huntan hedatu du bere hitzen hazia ;
Itzultzean utzi dauku Sakramendu handia.
 
3 - Azken gauan egin zuen, anaiekin afari :
Jan moldean osoki zen jarraiki Legeari ;
Gero bera eskaini zen Hamabien janari.
 
4 - Jainko hitzak  hitz batez du Gorputz egin ogia,
Arno hutsa Odol saindu du bilakarazia.
Dudetarik fedeak du zaintzen bihotz garbia.
 
5 - Sakramendu handi huni ahuspez gauzkiola.
Gauza saindu guzieri hau nagusi dadila.
Sinesteak argi beza gure begi ahula.
 
6 - Jainko Aita Semeeri kantu-ta bozkario.
Heier agur, ospe, indar, esker-ta amodio ;
Eta bien Gogoari orobat laudorio. Amen.
 

D 03 -Girixtinoak

Que tous soient un : prière pour l'unité des chrétiens
 
1 - Girixtinoak ainitz herritan
Elgarren etsai dabiltza :
Zatitan dago eta zauritan
Jesus Jaunaren Gorputza.
 
Aita, Zuk, Aita, nahi bezala
Denak bat izan ditela :
Bat egin, otoi, denen bihotza,
Bat atxik, otoi, Eliza.
 
2 - Aitari berritz hel-araz beza
Jesusek bere otoitza,
Gizon guzien zeruratzaile
Bat izan dadin Eliza.
 
3 - Ama-bihotzak seme bakotxa
Bihotz guziaz maite du :
Jesusek ere odol guziaz
Bakotxa gaitu maitatu.
 
4 - Girixtinoak Jesus Jaunaren
Manuaz orroit ditela :
“ Maita zazue guziek elgar,
Nik zuek maite bezala ”.
 
5 - Huntarik dute jendek jakinen
Girixtinoak zarezten :
Zuen anaiak baditutzue
Jasaiten eta maitatzen.
 
6 - Eskual-Herrian, eskual-etxetan
Bat izan gaiten guziak :
Mundu guzirat ditezen heda
Batasunezko graziak.
 

D 11 - Eskerrik asko

Merci, Seigneur, de tout notre coeur !
 
Eskerrik asko, Jauna bihotz bihotzetik,
eskerrik asko, Jauna, orain eta beti.
 
1 - Eskerrik asko, Jauna, gutan zaudelako
eta zure biziaz bizi garelako.
 
2 - Zure hitzen gozotan, zu gure gidari,
ogi eta arnotan zu gure janari.
 
3 - Erakutsi daukuzu zure maitasuna,
ta maitasun bidea den zuzentasuna.
 
4 - Zu zaitugu artzaina, gu zure artalde,
gure bihotzak beti behartsuen alde.
 
5 - Zure gisara, Jauna, gaitezen ibili,
Zure gisara, Jauna, on eginez beti.
 

D 04 - Elgarren Ogi

Aide-nous, Seigneur, à aimer comme toi et avec toi
 
1 - Elgarren ogi zu zaitugu zu :
bihotzez dugun bat egin.
Munduak orai dei egiten du :
Maitasun gosez hain du min.
Entzun bai, Jauna, gure baitan sar,
dezagun maita zurekin :
Munduak orai dei egiten du :
Maitasun gosez hain du min.
 
2 - Fedean azkar xut gabiltzan gaur,
gu baitan eman zuk indar.
Lurreko gaitzek ez gaitzaten gal,
beharko dugu ainitz kar.
Zu lagun, Jauna, gu norat ez joan,
maitatuz bai zu, bai elgar.
Lurreko gaitzek ez gaitzaten gal,
beharko dugu ainitz kar.
 
3 - Kristoren baitan gu begira bat :
zerutik beha zuk, Aita.
Hegalen perat bil gaitzazu bil,
gaizkien traba kendu-ta.
Guziek anai, pitz dezagun su,
bai eta herra ezezta.
Hegalen perat bil gaitzazu bil,
gaizkien traba kendu-ta.
 

D 12 - Gora ta gora beti

 
Louons le Seigneur qui nous remplit de joie et de lumière
 
1 - Gure bihotza gainezka jartzen duzu pozez, Jauna,
Ta sortzen gure artean zugandiko maitasuna.
Harrigarria, egitan, gu baitan egin duzuna,
Handia zira, handia, handia, guzialduna.
 
Gora ta gora beti eman denek kantari,
Gora ta gora beti gure Jainko onari.
 
2 - Eskerrak zuri kantari, eskerrak bihotz bihotzez,
Bete gaitutzulakotz gu zure Jainko ontasunez.
Eskerrak gure artean zaudelakotz on eginez,
Ta zer egin behar dugun erakusten zure hitzez.
 
3 - Gosez bizi den anaiak eskatzen dauku janari,
Ta egarriz bizi denak eskatzen dauku edari,
Zuzentasunez lagunduz beti gure anaiari
Bizi gaitezela, Jauna, munduan zerbitzari.

D 05 - Fededunek biltzarre

Les croyants se sont rassemblés
 
1 - Fededunek biltzarre egin dugu egun
Denen anaitasuna dugula ezagun ;
Orori Aita mintzo haurrek dute entzun
Gaur hemen adituak balia ditzagun.
 
2 - Hunarat etorririk gure on-gaitzekin
Jainkoa zoin den ona bakotxak du jakin.
On hortan nahi gaitu denak bildu berdin
Kantuak esker onez ditzogula egin.
 
3 - Girixtino bat ez da bizi berez bere
Otoitzean haurride ta lanean ere ;
Jaunaren etxerako bada ainitz bide
Gu beti ibil gaiten zorion-emaile.
 
4 - Guretzat goregi da zeruan izarra,
Bainan harat heltzen da Kristoren oldarra.
Harturik Mahain huntan zeru-jan azkarra
Lurrean has dezagun : Betiko Biltzarra.
 

D 13 - Jesus gure bihotz barnean

Vivons unis au Seigneur
 
Maisu, ogi bizi, gure lagun,
Jesus, gure bihotz barnean,
Berarekin guk egin dezagun,
Orain otoitz eta gero lan.
 
1 - Erakasle on eta argia, zu zaitugu gure egia,
Zure hitzez eta zurekin, Jesus, egin dugu oparia.
 
2 - Zure gorputza eta odola janari ta edaria,
Zu zaitugu, Jesus, gure lagun, indar eta bizia.
 
3 - Zu zaitugu, Jesus, gure lagun, indarra eta bizia,
Zure gisara egin nai dugu egiten dugun guzia.
 
4 - Zure gisara egin nahi dugu egiten dugun guzia,
Gure anaia beti maitatu, haren alde eman bizia.

D 05 - Zurekin goazi Jauna

En marchant vers Toi, Seigneur
 
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.
 
1 - Ogi hau hartu eta
Nundik ez elgar maita ?
Bai ogi, bai sineste
Bihotzek bat baitute,
Nundik ez elgar maita ?
 
2 - Gu gaitu Kristok hazi,
Jainkoaz gaiten bizi.
Eskaini Gorputzean
Grazia dauku eman,
Jainkoaz gaiten bizi.
 
3 - Ogia gozatzean,
Bat gaiten denak izan.
Orotan sar dezagun
Maitasun, anaitasun,
Bat gaiten denak izan.
 
4 - Zeruko edaria,
Bihotzak bozkaria !
Deneri eman indar,
Kurutze bidean kar :
Bihotzak bozkaria !
 
5 - Edari saindu horri
Dario poz-iturri.
Odola edan eta,
Dugula maitez kanta,
Gozatuz poz-iturri.
 

D 14 - Bat gaude

Unis à toi, Seigneur, nous sommes l'Église
 
Bat gaude, Jauna, zutan :
Baitugu ogi beretik jan.
Zu ta gutaz egina den gorputza,
Hau dugu Eliza.
 
1 - “Ni naiz ogi bizia, zerutik jautsia.
Ogi hunek hazia bizi da betiko.”
Gaurko mundu berriko zer altxa-garria !
“Ni naiz ogi bizia, zerutik jautsia.”
 
2 - Azken gauan da Jauna hazkurri egina.
Lagunentzat zer mina bai eta zer poza !
“Hau da nere Gorputza, zuentzat emana.”
Azken gauan da Jauna hazkurri egina.
 
3 - Jainkoaren egoitza da gure bihotza.
Beldur gabe gabiltza, Kristotuz mundua.
Gutan bai zerua, gutan da Eliza.
Jainkoaren egoitza da gure bihotza.

D 06 - Zuri eskerrak !

Louange à Toi, source de toute vie !
 
l - Jauna, biziaren iturria,
Gizon xumeen moldatzailea,
Heien baitan dena argi baita,
Zuri eskerrak !
 
 
2 - Behar orduetan hor baitzare,
Bihotz urratuen laguntzaile,
Denen sokorri, bizi emaile,
Zuri eskerrak !
 
 
3 - Eman daukuzu Kristo janari,
Mundu hau osoki dadin berri,
Izan gaitezen zure iduri.
Zuri eskerrak !

D 16 - Ogi Sainduaz

Rassemble-nous, Seigneur
 
Heldu gitzaizu Jainkoz egarri :
Zuk, Jauna, gu jos elgarri.
 
1 - Ogi sainduaz jos gaitzala gaur zure bihotzak elgarri :
Bilaka gaiten herritarrentzat goiko maitasun iturri.
 
2 - Anaien maitez, egin zare zu sinestearen hazkurri,
Eta munduan etsitzen duten bihotz histuen pizgarri.
 
3 - Kurutzeraino zu joan zaituen amodioaz gu bete :
Bai zuri eta lurrekoeri gauden emanak hil arte.
 
4 - Eukariztiaz etor gu baitan eta gurekin har zaite :
Ikus dezaten zenbat  ditutzun guk maitatuak Zuk maite.
 
5 - Fede urratsez bagabiltza gu goiko zorion erreiten,
Mundu huntako minen artetik denak zerurat hel gaiten.

D 07 - Zato, Jesus guziz ona

Viens, Jésus, mon seul bonheur !
 
Zato, Jesus guziz ona, nere gana !
Zutan dut nik zoriona, Zato Jauna !
 
1 - Hemen zaude, Jesus ona, aldarean,
Bizi nahiz beti nere bihotzean.
 
2 - Zorionik ez diteke zutan baizik ;
Zato, Jauna, ez joan nihoiz nere ganik.
 
3 - Haurtxoak maite-maite du bere ama...
Nik miletan maiteago Jesus Jauna.
 

D 20 - Zato, zato

Viens, Jésus Christ, Pain de Vie !
 
Zato zato, Jesu Kristo, ogi bizi, denen argi
Sendatzaile, Salbatzaile, Bozkario, Amodio.
 
1 - O Jesus ona, nere bihotza, izan dadila, zure egoitza
 
2 - Zure dohainak nasaiki eman, gure bihotzak gaur bete ditzan
 
3 - Gure Elizan, zuk argi eman, zure lekuko nahi dugu izan

D 08 - Jauna, nere bihotzak

Viens, Seigneur ! Mon coeur t'appelle
 
Jauna, nere bihotzak deitzen zaitu :
Zatozkit bada laster, ene Jesus.
 
1 - Ihintzik ez denean lorettoak
Laster gelditzen dire ihartuak :
Zatozkit, ez nezan hil zu gabeak.
 
2 - Nere ganik hain urrun zu egoki,
Ezin ninteke, Jesus, hemen bizi,
Zure beha gau-egun nago beti.
 
3 - Artzain maitagarria, ene Jesus,
Zure artalde hortan har nezazu ;
Elgarrekin gaitezen ni eta zu.
 

D 31 - Jaunaren orroitmenez

En mémoire du Seigneur, nous serons le pain rompu
 
1 - Jaunaren orroitmenez ogia hausten dugu,
Jaunaren orroitmenez dezagun partekatu.
 
Mundu berri, maitasun herri.
Bake dugula han iturri.   (2)
 
2 - Jaunaren orroitmenez Haren gorputz baigira,
Jaunaren orroitmenez eman-gai bilaka.
 
3 - Jaunaren orroitmenez odol emaile baita,
Jaunaren orroitmenez guk besterik ez goaita.
 
4 - Jaunaren orroitmenez ogia osorik hauts,
Jaunaren orroitmenez beharduna ez errauts.