Recherche

E = Abendoa - Avent

E 01 - Zato, Jaun amultsua

Viens, divin Messie
 
Zato, Jaun amultsua, biziaren iturria,
Mesias dibinoa, zato, zato, zato.
 
1 - Ah! lehia etortzera.
Zato laster gutartera,
Ifernutik libratzera.
 
2 - Iguzkia, noiz ilkiko
Zare gure argitzeko,
Ilunbetarik kentzeko ?.
 
3 - Entzun zatzu auhen minak,
Bai otoitzak, bai nigarrak,
Hanbat denboraz eginak.
 
4 - Zato beraz, Jainko ona,
Zato gure ontasuna
Eta gure zoriona.
 

E 05 - Zato, gure Jauna

Viens, Messie Sauveur !
 
Zato gure Jauna,
Mesias egina,
Gure Argia
Guzien bizia.
 
1 - Zato laster gizonen salbatzerat,
Ilunbeak hartuen kontsolatzerat,
Zato Baketzaile,
Denen Salbatzaile.
 
2 - Zato zerutik hedoien artetik,
Lurra dago hemen beti hozturik,
Zato gutarterat,
Gure libratzerat.
 
3 - Zato munduko iduzki garbia,
Eta gure bihotzen Nagusia,
Zeru lurren jabe,
Ororen egile.
 
4 - Zato mundua lanjerretan dago,
Oihu egin du zuri lehenago,
Entzun gure deia,
O Jesus maitea.

E 02 - Kanta zagun guziek

Proclamons le retour du Seigneur
 
Kanta zagun guziek bihotza betean
Gure Salbatzailea etorri artean.
 
1 - Oihu bat gau-minean izan da aditu
Egon erne atean, esposa da heldu.
 
2 - Nausia jinen baita ohoina bezala
Oro zerurat beha atxeman gaitzela.
 
3 - Uste gabean jinen baitzauku orena
Gau eta egun gorets Jaunaren izena.
 
4 - Jainkoaren Semea etortzen denean
Kausituren ote du federik lurrean.

E 11 - Bakea zuzentasuna

Paix et justice habiteront la terre...
 
1 - Bakea, zuzentasuna igorri mundura, Jauna.
Zure sortzeak gutarat ekar poza, zoriona.
 
Zato Jauna, zato lurrerat !
Zure herri hau salbatzerat !
 
2 - Makurretarik zuzendu, gaitz bidetarik urrundu
Gure kateak kraskatu, bide ilunak argitu.
 
3 - Desterratuei herria, gose direneri ogia.
Salba zaguzu mundua, ager zure salbamena.
 

E 03 - Zato Jauna

Que ton règne vienne !
 
1 - Zato,  Jauna ! Beha dago mundua,
Zorigaitzez hain da ondatua.
Zato, Jauna ! Zabal, otoi ! zerua :
Etor bedi zure Erreinua (ber)
 
2 - Zato, Jauna ! Nausi baita dirua :
Jendea maiz dauka lehertua.
Entzun, Jauna ! dohakaben oihua :
Etor bedi zure Erreinua. (ber)
 
3 - Zato, Jauna ! Bagabiltza gauez gau :
Ezar gutan fedearen sua .
Zato, Jauna ! Argi-zazu mundu hau :
Etor bedi zure Erreinua. (ber).
 
4 - Zato, Jauna ! Maitasun pitz orotan :
Ezin dute jendek elgar jasan.
Zato, Jauna ! Zuk bat egin mundua :
Etor bedi zure Erreinua. (ber).
 
5 - Zato, Jauna ! Lokarriak barnez hauts.
Munduz-mundu bihotzetan mintza.
Zato, Jauna ! Ager zaite : otoi ! jauts.
Etor bedi zure Erreinua. (ber).

E 14 - Alaitasuna lur guzian

Joie sur terre, le Christ va venir !
 
Alaitasuna lur guzian :
Etorriko da Egun handia,
Alaitasuna lur guzian :
Gu salbatzerat datoz Jainkoa !
 
1 - Jainko guziz ona, otoi gutaz urrikal !
Guhaur ez gira salbatzen ahal :
Zure haur dohakabeak etzatzula gal !
 
2 - Argiaren Jainko, igor zure Semea ;
Argi dezala gure bidea,
Eta noizbait idek bedi goiko atea !
 
3 - lkusiko dugu zure salbamendua :
Urez bustiko da desertua
Gogorrek entzunen dute zure mezua.
 
4 - Argituko duzu mundu zabal guzia.
Bihar mainguak oi, zer jauzia !
Itsuak ikusiko du zure argia.
 

E 04 - Jesu Kristo, Zu zare

Le Christ, notre Seigneur, reviendra en gloire
 
1 - Jesu Kristo, zu zare, zu denen Jaun.
Gaur zu nausi jauts eta, nork iraun?
 
Fededunak, ez etsi, ez ilun jar:
Kristo Jaunak du berriz jin behar.
Denak xuti, gaur elgar eskutik har,
Kristo beti, guk argi, guk indar.
 
2 - Egun hartan hilen da iguzkia,
Ilargian ere bai argia,
Nahasiko betbetan goi-indarrak,
Eroriko zerutik izarrak.
Itsasoa marrumaz entzutean,
Lurrekoak egonen ikaran,   Fededunak...
 
3 - Hara nun den gain hartan ezarria
Salbatuen ezagutgarria.
Kristo Jauna lurrak hor izanen du
Hedoietan guzien jaun heldu.
Hurbil baita Jaunaren Erreinua,
Goiti zuek orduan burua. Fededunak...