Pour nous, il est devenu enfant
Haur egin zaiku Jainkoa, haur eta denen ogi.
Gu maitez hain du bihotza on eta zabalegi.
oi Jainkoaren Semea, lur lastoan etzana ;
Hor zaude maitez betea, denen ogi Zu Jauna.
1 - Zu bezain apal munduan nor da nor izan ote ?
Gu gizon dohakabeen hazkurri egin arte.
Neurri gabeko bihotza, on guzien betea,
Noiz ote Zu Jauna goza, gau-egun gaude beha
2 - Lur huntan diren gaitzetan, gurekin zaiku sartzen,
Hak eman karra barnean, minetan poztu gaiten.
Kristo Jaunaren odola, minen sendagailua !
Gu baitan piztu dezala, sainduek zuten sua.