Reviens, pécheur, à ton Dieu : il t'appelle
1 - Itzul hadi, itzul, bekatorea :
Jainko Jaunak deitzen hau arraiki.
Estima zak hitaz duen galdea,
Eta emok bihotza osoki. (bis)
2 - Betiere hire huts guzietan
Egin daiat pietatez oihu,
Ene gana deitu haut hanbatetan,
Bainan hago gogor eta mutu. (bis)
3 - Zer da, errak, nik egin ez dutanik
Hi gaizkitik gibel-arazteko ?
Hanbat argi izan duk ene ganik.
Hauk guziak hi zeruratzeko. (bis)
4 - Zeren gatik bada nauk ofentsatzen ?
Naski guziz ona naizelakotz ?
Hain gogorki zergatik nauk laidotzen ?
Ez nauk maite, maite hautalakotz. (bis)
5 - Bizitze hau ez duk amets bat baizik :
Hil behar haiz eta noiz ez dakik.
Ez daroat nik agindu gerorik,
Ez asterik ez eta orenik. (bis)
6 - Izanen haiz egun batez zeruan
Edo dukek betiko zortea
Tormentetan, su-pean, ifernuan.
Eta ez duk gogoan hiltzea. (bis)