Pourquoi me frappez-vous ainsi ?
1 - Zertako nauzue ni jo
kurutzean hiltzeraino ?
Eskuak odoltsu
dilindan banago,
Piztu dadin munduan su
eta goiko amodio.
2 - Zertako duzu egin so
eta gero berdin uko ?
Zer nuen bertzerik
pairatu beharko ?
Dugun izan zuk eta nik
bihotz bera sekulako ?
3 - Zertako bertzetarat joan
amultsuki nik deitzean ?
Ametsen ondotik
Oi, zenbat dabiltzan ! …
Nitaz kanpo zorionik
ez daiteke nihun izan.